XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Senide maiteok, bere Semea gizakia salbatzera bidali zuen Jainkoari, arrenka eska diezaiogun, barrendik esanez:
-Aita on-ona, sinesmen osoz aitortzen dugun Kristo, egite onen bitartez ere aitor dezagula.
-Zeure Semea gure salbamenerako bidali zenuen: ken ezbeharrak eta minak herri honetatik eta lur guztitik.
-Zure Semearen etorreraz alaiturik dagoen lurralde honek, har dezala gero eta ugariago zure bake betearen pozetik.
-Zeure errukiaren bidez, egizu, Jauna, lur honetan neurritsu eta zuzen bizi gaitezela, Jesu Kristoren zorioneko itxaropenean eta etorrera ospetsuan geure uste ona jartzen dugula.
Gure Aita.